“LAZKAO TXIKIREN PASADIZO BAT”
2006-09-19Lazkao txiki,Oiartzungo festetan gazte batzuekin hizketan ari omen zen,oso gaztezalea baitzen hura.
-zer moduz doaz festak?-galdetu zien.
-Ondo.Atzo korrika apustua izan genuen.
-Eta zer moduz ibili zineten?
-Hau oso ondo ibili zen azken itzulira arte-mutiko bizi-bizi horietako bat seinalatuz-,gero ez zuen irabazi baina.
-Zer pasa zitzaion,ba?-galdetu zion Lazkao Txikik korrikalariari.
-Ondo nenbilen baina bareak heldu.
-Joño!Orduan ez hindoan hain azkar ere-esan omen zion Lazkao Txikik,eta entzun
zutenguztiakbarrezjarri.
LAZKAO TXIKIREN BERTSO DOTOREA
Askotan jo izan diote adarra Lazkao Txikiri bere neurriagatik.Gehiegi,agian.
Bera bezalako bi behar zirela gizon bat egiteko,baso bat ematen zuela bi botilaren erdian,ipurdia lurretik oso gertu zeukala,etab
Behin oso arrazoi polita bota zuen bertsotan gai horri buruz.Kokotsetik kopetara neurtzen zela pertsona esan zuen.Honela kantatu zuen:
Txikia baldin banaiz ere nik
sarri entzuten det,hara,
oraintxen ere sartu zerate
zuek bide horretara.
Zentrimetrotan aldea dago
neregandik hauetara,
baina gizona ez al da neurtzen
okotzetik kopetara?