“LAZKAO TXIKIREN PASADIZO BAT”

2006-09-19

Lazkao txiki,Oiartzungo festetan gazte batzuekin hizketan ari omen zen,oso gaztezalea baitzen hura.

-zer moduz doaz festak?-galdetu zien.

-Ondo.Atzo korrika apustua izan genuen.

-Eta zer moduz ibili zineten?

-Hau oso ondo ibili zen azken itzulira arte-mutiko bizi-bizi horietako bat seinalatuz-,gero ez zuen irabazi baina.

-Zer pasa zitzaion,ba?-galdetu zion Lazkao Txikik korrikalariari.

-Ondo nenbilen baina bareak heldu.

-Joño!Orduan ez hindoan hain azkar ere-esan omen zion Lazkao Txikik,eta entzun
zutenguztiakbarrezjarri.

 

LAZKAO TXIKIREN BERTSO DOTOREA
Askotan jo izan diote adarra Lazkao Txikiri bere neurriagatik.Gehiegi,agian.

Bera bezalako bi behar zirela gizon bat egiteko,baso bat ematen zuela bi botilaren erdian,ipurdia lurretik oso gertu zeukala,etab

Behin oso arrazoi polita bota zuen bertsotan gai horri buruz.Kokotsetik kopetara neurtzen zela pertsona esan zuen.Honela kantatu zuen:

 

                                              Txikia baldin banaiz ere nik

                                               sarri entzuten det,hara,

                                               oraintxen ere sartu zerate

                                               zuek bide horretara.

                                                Zentrimetrotan aldea dago

                                                neregandik hauetara,

                                                baina gizona ez al da neurtzen

                                                okotzetik kopetara?

 

   

Iruzkinik ez »

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://kbenmiloud.blogsome.com/2006/09/19/lazkao-txikiren-lau-pasadizo/trackback/

Iruzkinik ez, oraingoz.

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Iruzkina idatzi

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da publikatuko, HTML onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam measure: please retype the above text into the box provided.