PERNANDOREN PASADIZO BAT

2007-01-08

Euskal herriko txoko guztietaraino iritsi zaizkigu Pernandoren esaera eta asmakizunak.
Gaurko onetan berak egindako tsantsa moduko bat eskainiko dizuet.
Txarteletara joan zen batetan, apaizak galdetu zion Pernandori:
-Nor da Jainkoa, Pernando?
-Jainkoa bera-erantzun zion.
-Erraz esan duzu hori! Adizu, eta ba al dakizkizu obra miserikordiazkoak?
-Ez jauna . Hori ez dakit.
-ez dakizula? Ba, ez dizut txartelik emango. Datorren iganderako ikasi eta etorri.
-Hala beharko… Eta zuk ba al dakizu ardiak zenbat hortz izaten dituen? -galdetu zion Pernandok apaizari.
-Ez…
-Ea ba zuk iganderako ikasten duzun.
Hurrengo igandean joan zen Pernando txartel bila eta…
-Ikasi al dituzu obra miserikordiazkoak ,Pernando?
-Bai jauna, ikasi ditut eta zuk ikasi al duzu nik agindutakoa?-galdetu zion Pernandok.
-Bai , Pernando,bai! Ardi bakoitzak zortzi hortz ditu.
Eta Pernandok:
-Goian ala behean?-(ardiak behean bakarrik edukitzen ditu hortzak).
Erretoreak ez zekien eta isil isilik eman zizkion txartelak.

ETA ORAIN DENOK EZAGUTZEN DUGUN “BERTSO ABESTI HAU ENTZUN EZAZUE”

txistea

2007-01-08

Dau ume bat bere amaren tripa barrun,eta bere amak ez du nahi umea eduki.Orduan ur asko edaten du umea itotzeko.Eta azkenean umea jaio egin zen,eta honela esan zion:te jodes mama glu-glu glu-glu sabia nadar glu-glu glu-glu.