PARTIDUA

2007-03-31

Gaur partidua izan dugu Aretxabaletaren aurka, Aretxabaletan. Goizeko 8:30 etan atera gara Ordiziatik eta ondoren Legorretatik pasa gara Legorretakoei artzeko, baina beraien amak esan digute ez direla joango gaizki zeudelako. Aretxabaletara iritsi eta 15 minutu besterik ez genituen aldatzeko. Aldatu eta hasi gara Aretxabaletaren aurka partidua jokatzen. Oso gaizki jokatu dugu lehenengo zatian, 5-0 galtzen hasita. Baina bigarren zatian esnatu eta Sedanok izugarrizko gola sartu du ariaz kanpo, denak konfiatu eta 2 minutura beste gol bat etorri zaigu kontran. Ondoren jokatzen jarraitu eta beste gol bat sartu digute. Baina ez gara atzera bota, eta Enekok gol bat sartu du. Ia oso gutxi geratzen zen bukaerarako eta azkeneko jokaldian ia gol bat sartu dut. Baina ala eta guztiz ere 8-2 galdu dugu.

OSTUTAKO KOADRO BAT, SPIELBERG ZINEMAGILEAREN EGONGELAN.

2007-03-09

Steven Spielberg zinemagileak Errusiar ikasgela Norman Rocwell artistaren margolana izan du etxean1989-tik. Dena normal,koadroa ostutakoa dela ohartu diren arte.Horrela ez mutiko,horrela ez.

EMAKUME BAT ZAURIRIK GABE ATERA DA TRENA GAINETIK PASA ONDOREN

2007-03-09

Gezurra dirudien arren, 77 urteko Maria Dolores Ramos portugaldarra, tren istripu izugarri batetik onik atera da.

Igandean jazo zen ezbeharra. Emakumea trenbidea gurutzatzen ari zen eta bat-batean irrist egin eta lurrean etzanda geratu zen.

Artritisak, ordea, ez zion altxatzen utzi eta tamalez inork ezin izan zion laguntza eman.

Etsita, trenbidean botata geratu zen Maria Dolores eta eskuekin trena gelditzeko keinuak egin zituen arren, gidaria ez zen jazotakoz ohartu. Orduan, begiak itxi eta bere arima Jainkoari gomendatu zion honek.

Une hartan, trenaren dunbotsa entzun eta bere gainetik nola pasatzen zen sentitu zuen. Begiak ireki zituenean, gidaria eta hainbat bidaiari ikusi zituen, guztiak berari laguntza eman nahian.

Baina, emakumeak ez zuen hauen laguntzarik behar izan, istripu ikaragarria eduki bazuen ere, zauri bat bera ere ez baitzeukan gorputzean.

Hori gutxi balitz, oso lasai egon zela aitortu zuen Ramosek.

Zazpi bizi izango ditu akaso emakume honek?

ESAERA ZAHARRAK

2007-03-07

A,zer parea!Karakola eta Barea.
Abadearen lapikoa,txikia baina gozoa.
Aberats izatea baino,izen ona hobe.
Adiskide onekin,orduak labur.
Adiskidegabeko bizitza,auzogabeko heriotza.
aditu nahi ez duenak,ez du esan behar.
Aditzaile onari,hitz gutxi.
Agindua zorra,esan ohi da.
Aita biltzaileari,seme hondatzaile.
Aldi luzeak,guztia ahaztu.
Alfer egon eta alfer-lana egin,biak berdin.
Alferkeria,askoren ondamendia.
Amen: zu hor eta ni hemen.
Gaurkoz auek izan dira esaera zahar guztiak,gehiago nahi badituzue idatzi iruzkinetan.

BEROTZE EFEKTUAREN TEORIA BERRI BAT

2007-03-07

Gaur goizean izan naizen denda batean, paretan josita, oso argazki bitxia zegoen. Afrikako tribu bateko lau emakume, hemengo gizaseme baten ondoan, denda honetako kamiseta bat erakusten.

- Zer dek, Kilimanjarora jun hintzanekoa? - nik

Ezetz berak, Etiopia zala. Argazkiko zenbait xehetasun erakutsi dizkit. Adibidez, Olasagastiri lapurtutakoak ziruditen besoak. Izugarrizko emakume katxarroak, ia bi metrokoak, Gizonezkoak ere halakoak omen dira, zakilak ere kristorenak omen dauzkate, odolki puska galantak. Eta argazkiko gauzarik deigarriena zana, bi emakumek erakusten zituzten ezpain ebakiak, zeramika plater baten edukiontzi, zertarako eta, emakumea itsusitzeko, beren senarrarekin ez dan beste inorekin jun ez daitezen…

(señor, señor…)

Gero Kilimanjaroko bidaiaz galdetu diot, ea elurrik batere ba al zegoen bera jun zanean. Erantzun dit bera aspaldi jun zala, bazegoela orduan. Baietz hala ere, entzunda daukala orain elurrik gabe geratzen ari dala, klimaren berotzeagatik…

- Klimarena ez dek batere normala - bota du atea isten ari nintzala…

Eta hauxe erantzun diot nik, irriparrez:

- Klimaren kontuarekin ezin gaituk gehiegi harritu ere. Gu ba al gaituk ba batere normalak?

____

Esaldi hori geratu zait buruan, eta nahi gabe, teoria xelebre bat ehundu det:

1974. urterarte ez omen zan jakin, CFC gasak izugarri kaltegarriak zirela ozono geruzarentzat…

Ba ote daude beste zera batzuk, oraindik ezezagunak, gure klimari zuzenean eragiten diotenak?

Aber gu gizakiok geran klima berotzearen errudunak! Ez al gaude, gure bizimodu presati, esijente, estresatu, neurotiko honen eraginez, etengabe erreta? Gure berotasun honek nolabaiteko forma hartzen ote du, gas oraindik antzemanezin bat edo, gure klimari zuzenean eragiten diona?

ENTZUN EZAZUE RIOCHUREN ABESTI HAU,ONDOPASA!!!

2007-03-07



Emen entzun duzuen abesti au nire marrazki gogokoenetakoa da.Polita ezta.