ESAERA ZAHARRAK

2007-03-07

A,zer parea!Karakola eta Barea.
Abadearen lapikoa,txikia baina gozoa.
Aberats izatea baino,izen ona hobe.
Adiskide onekin,orduak labur.
Adiskidegabeko bizitza,auzogabeko heriotza.
aditu nahi ez duenak,ez du esan behar.
Aditzaile onari,hitz gutxi.
Agindua zorra,esan ohi da.
Aita biltzaileari,seme hondatzaile.
Aldi luzeak,guztia ahaztu.
Alfer egon eta alfer-lana egin,biak berdin.
Alferkeria,askoren ondamendia.
Amen: zu hor eta ni hemen.
Gaurkoz auek izan dira esaera zahar guztiak,gehiago nahi badituzue idatzi iruzkinetan.

BEROTZE EFEKTUAREN TEORIA BERRI BAT

2007-03-07

Gaur goizean izan naizen denda batean, paretan josita, oso argazki bitxia zegoen. Afrikako tribu bateko lau emakume, hemengo gizaseme baten ondoan, denda honetako kamiseta bat erakusten.

- Zer dek, Kilimanjarora jun hintzanekoa? - nik

Ezetz berak, Etiopia zala. Argazkiko zenbait xehetasun erakutsi dizkit. Adibidez, Olasagastiri lapurtutakoak ziruditen besoak. Izugarrizko emakume katxarroak, ia bi metrokoak, Gizonezkoak ere halakoak omen dira, zakilak ere kristorenak omen dauzkate, odolki puska galantak. Eta argazkiko gauzarik deigarriena zana, bi emakumek erakusten zituzten ezpain ebakiak, zeramika plater baten edukiontzi, zertarako eta, emakumea itsusitzeko, beren senarrarekin ez dan beste inorekin jun ez daitezen…

(señor, señor…)

Gero Kilimanjaroko bidaiaz galdetu diot, ea elurrik batere ba al zegoen bera jun zanean. Erantzun dit bera aspaldi jun zala, bazegoela orduan. Baietz hala ere, entzunda daukala orain elurrik gabe geratzen ari dala, klimaren berotzeagatik…

- Klimarena ez dek batere normala - bota du atea isten ari nintzala…

Eta hauxe erantzun diot nik, irriparrez:

- Klimaren kontuarekin ezin gaituk gehiegi harritu ere. Gu ba al gaituk ba batere normalak?

____

Esaldi hori geratu zait buruan, eta nahi gabe, teoria xelebre bat ehundu det:

1974. urterarte ez omen zan jakin, CFC gasak izugarri kaltegarriak zirela ozono geruzarentzat…

Ba ote daude beste zera batzuk, oraindik ezezagunak, gure klimari zuzenean eragiten diotenak?

Aber gu gizakiok geran klima berotzearen errudunak! Ez al gaude, gure bizimodu presati, esijente, estresatu, neurotiko honen eraginez, etengabe erreta? Gure berotasun honek nolabaiteko forma hartzen ote du, gas oraindik antzemanezin bat edo, gure klimari zuzenean eragiten diona?

ENTZUN EZAZUE RIOCHUREN ABESTI HAU,ONDOPASA!!!

2007-03-07



Emen entzun duzuen abesti au nire marrazki gogokoenetakoa da.Polita ezta.