ESAERA ZAHARRAK
2007-03-07A,zer parea!Karakola eta Barea.
Abadearen lapikoa,txikia baina gozoa.
Aberats izatea baino,izen ona hobe.
Adiskide onekin,orduak labur.
Adiskidegabeko bizitza,auzogabeko heriotza.
aditu nahi ez duenak,ez du esan behar.
Aditzaile onari,hitz gutxi.
Agindua zorra,esan ohi da.
Aita biltzaileari,seme hondatzaile.
Aldi luzeak,guztia ahaztu.
Alfer egon eta alfer-lana egin,biak berdin.
Alferkeria,askoren ondamendia.
Amen: zu hor eta ni hemen.
Gaurkoz auek izan dira esaera zahar guztiak,gehiago nahi badituzue idatzi iruzkinetan.
Kaixo Karim:
Ikusi det euskararen sekretuetan oso trebatua zaudela. Orain bertsotan hasi behar duzu, seguru nago ondo egingo duzula.
Egilea: Jose Mari — March 8, 2007 @ 7:49 am
Komunikazio tailerrean bertsotan hasita gaude eta bertsoren bat edo beste egin dut,aurki egaña baino obeagoa izango nahiz eta nire blogean jarriko ditut bertso guztiak.
Egilea: Administrator — March 8, 2007 @ 8:54 am