EMAKUME BAT ZAURIRIK GABE ATERA DA TRENA GAINETIK PASA ONDOREN
2007-03-09Gezurra dirudien arren, 77 urteko Maria Dolores Ramos portugaldarra, tren istripu izugarri batetik onik atera da.
Igandean jazo zen ezbeharra. Emakumea trenbidea gurutzatzen ari zen eta bat-batean irrist egin eta lurrean etzanda geratu zen.
Artritisak, ordea, ez zion altxatzen utzi eta tamalez inork ezin izan zion laguntza eman.
Etsita, trenbidean botata geratu zen Maria Dolores eta eskuekin trena gelditzeko keinuak egin zituen arren, gidaria ez zen jazotakoz ohartu. Orduan, begiak itxi eta bere arima Jainkoari gomendatu zion honek.
Une hartan, trenaren dunbotsa entzun eta bere gainetik nola pasatzen zen sentitu zuen. Begiak ireki zituenean, gidaria eta hainbat bidaiari ikusi zituen, guztiak berari laguntza eman nahian.
Baina, emakumeak ez zuen hauen laguntzarik behar izan, istripu ikaragarria eduki bazuen ere, zauri bat bera ere ez baitzeukan gorputzean.
Hori gutxi balitz, oso lasai egon zela aitortu zuen Ramosek.
Zazpi bizi izango ditu akaso emakume honek?