PARTIDUA
2007-03-31Gaur partidua izan dugu Aretxabaletaren aurka, Aretxabaletan. Goizeko 8:30 etan atera gara Ordiziatik eta ondoren Legorretatik pasa gara Legorretakoei artzeko, baina beraien amak esan digute ez direla joango gaizki zeudelako. Aretxabaletara iritsi eta 15 minutu besterik ez genituen aldatzeko. Aldatu eta hasi gara Aretxabaletaren aurka partidua jokatzen. Oso gaizki jokatu dugu lehenengo zatian, 5-0 galtzen hasita. Baina bigarren zatian esnatu eta Sedanok izugarrizko gola sartu du ariaz kanpo, denak konfiatu eta 2 minutura beste gol bat etorri zaigu kontran. Ondoren jokatzen jarraitu eta beste gol bat sartu digute. Baina ez gara atzera bota, eta Enekok gol bat sartu du. Ia oso gutxi geratzen zen bukaerarako eta azkeneko jokaldian ia gol bat sartu dut. Baina ala eta guztiz ere 8-2 galdu dugu.