GIZON BATI ISUNA JARRI DIOTE GURPIL AULKIAN MOZKORTUTA JOATEAGATIK

2007-05-29

Badirudi Alemanian minusbaliatuek ez dutela mozkortzeko eskubiderik, ez behintzat trago batzuk edan ostean gurpil-aulkian joateko baimenik.

Izan ere, gizon bati isuna jarri diote bere aulkian etxera zihoanean, Poliziak egindako proban alkohol-tasa gainditzeagatik.

Informazioa bitxiblog-etik ateratakoa

MILAN vs LIVERPOOL

2007-05-24

Atzok hilak 23 Milanek eta liverpoolek championseko finala jokatu zuten. Liperpool oso ondo jokatzen hasi zen, nahiz eta guk pentsatu Milanek obeto jokatuko zuela. Liverpoolek bi aukera garbi izan zituen lehenengo zatian baina Milanek azkeneko momentuan,43an Pirlok botatako faltaz baliatu eta inzaghik partiduko lehenengo gola sartu zuen. Horrela amaitu zen lehen zatia.
Bigarren zatia hasi zen eta bietako inork ez zuen golik sartzen, baina 82. minutuan berriro ere inzaghik gola sartu sartu zuen. Ematen zuen Liprpoolek ez zuela aukerarik edukiko partiduari buelta emateko baina Gerrardek 89. minutuan gola sartu zuen. Oso denbora gutxi zeukaten partiduari buelta emateko eta azkanean Milanek irabazi zuen championseko finala.

BELARRIETAN BI ARMIARMA AURKITU DIZKIOTE UME BATI;BATA HILDA ETA BESTEA BIZIRIK

2007-05-17

Belarrietan min handia omen zuen bederatzi urteko ume estatubatuar honek.
Hori dela eta, sendagilearengana jo eta bi armiarma txiki, bata bizirik eta bestea hilda aurkitu zizkion medikuak belarrian.
Informazioa bitxiblogetik ateratakoa

ERDI AROKO AZOKA ORDIZIAN

2007-05-10

Larunbat eta igandean hilak 12-13 erdi aroko azoka izango dugu Ordizian. Urtero egiten da eta oso interesgarria eta polita da, jolasak, landare postuak, gazta postuak, ezti postuak, infusio postuak ……… izango dituzue.Buztinarekin tarroak, ontziak eta abar egin ditzazkezu eta tomate landareak…landatu eta etxera eraman, malabarak egin ditzazkezu, oso ondo dago.Honekin animatu egin nahi zaituztet etortzera. Oso ondo pasatuko duzue!!