NESS MOUNSTRUA
2007-06-01Ness aintzirako munstroa grabatu duela dio zientzialari batek
Yorkshire Post egunkariak azaldu duenez, Gordon Holmes Eskoziara joan zen iragan astean munstroaren hotsak grabatzeko asmoz. Baina gizonak uste du munstroaren irudiak grabatu dituela bere bideo kamerarekin.
Horrela, “Nessi”k 15 metro neurtzen dituela eta beltza dela esaten du gizonak. Gainera, uretan oso azkar mugitzen dela baieztatu du Holmesek.
Baina gertaera honek Destination Loch Ness (DLN) erakunde turistikoaren ekimenarekin zerikusia izan dezake. Izan ere, erakunde horrek Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeari (UNESCO) aintziraren inguru naturala Ondareen Munduko Zerrendan sartzeko eskatu dio.